PRIBATUTASUN POLITIKA
Pribatutasun politika honen bidez, zehazten da UDALTOPek nola erabiltzen eta babesten duen erabiltzaileek UDALTOPren webgunearen bidez emandako informazioa. UDALTOPek bere gain hartzen du bere erabiltzaileen datuen segurtasunaren gaineko konpromisoa. Identifikatu ahal izateko informazio pertsonaleko eremuak betetzeko eskatzean, ziurtatzen dugu dokumentu honetan adierazitako moduan erabiliko dela informazio hori. Hala eta guztiz ere, kontuan izan behar da, denborarekin, pribatutasun politika honek aldaketak izan ditzakeela edo eguneratu egin daitekeela. Beraz, orrialde hau behin eta berriro begiratzea gomendatzen dizugu, aldaketa horiekin ados zauden egiaztatzeko.
Bildutako informazioa
Gure webgunean informazio pertsonala jaso ahal izango da. Besteak beste, datu hauek bilduko dira: izen-abizenak, harremanetarako informazioa (adibidez, posta elektronikoko helbidea) eta informazio demografikoa. Halaber, informazio zehatza eskatu ahal izango da zerbitzu hobea eskaintzeko.
Bildutako informazioaren erabilera
Herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko helburuarekin biltzen da informazioa gure webgunean. Baliteke aldian behin mezu elektronikoak bidaltzea gure ustez zuretzat garrantzitsua edo onuragarria izan daitekeen UDALTOPeri buruzko izaera orokorreko informazioarekin, betiere, zure adostasun esplizitua jaso ondoren. Edozein unetan bertan behera utz dezakezu adostasun hori.
UDALTOPek konpromisoa hartzen du bere gain zure informazioa seguru mantentzeko. Sistemarik aurreratuenak erabiltzen ditugu, eta sistema horiek etengabe eguneratzen ditugu, baimenik gabeko sarbiderik ez dagoela ziurtatzeko. Horrez gainera, informazioaren segurtasunari eta pribatutasunari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dugu.
Cookien erabilera
Gure webguneak cookieak erabiltzen ditu bisitatutako orriak eta bisita horien maiztasuna identifikatzeko. Informazio hori analisi estatistikorako bakarrik erabiltzen da, eta, ondoren, betirako ezabatzen da. Edozein unetan ken ditzakezu cookieak zure ordenagailutik. Beraz, aukera duzu cookien erabilera onartu edo ukatzeko. Hala eta guztiz ere, nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dituzte cookieak, web zerbitzu hobea emateko helburuarekin. Zure ordenagailuaren konfigurazioa ere alda dezakezu, cookieak baztertzeko. Hala ere, cookiek baztertuz gero, litekeena da gure zerbitzu batzuk ezin erabili izatea.
Hirugarrenekiko loturak
Webgune honek zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste webgune batzuetarako loturak izan ditzake. Lotura horietan klik egin eta gure webgunea utzi ondoren, jadanik ez dugu kontrolik bideratutako webgunearen gainean; hortaz, ez dugu erantzukizunik hirugarren webguneetan zure datuen babesari buruz ezarrita dauden baldintzen edo datu horien pribatutasunaren gainean. Webgune horiek beren pribatutasun politika propioak dituzte, eta, beraz, politika horiek kontsultatzea gomendatzen dizugu, ados zauden ala ez ziurtatzeko.
Zure informazio pertsonalaren kontrola
Edozein unetan mugatu dezakezu gure webguneari emandako informazio pertsonalaren bilketa nahiz erabilera. Formulario bat betetzea eskatzen zaizun bakoitzean, posta elektroniko bidez informazioa jasotzeko aukera markatu dezakezu edo markatu gabe utzi. Gure buletina edo publizitatea jasotzeko aukera markatu baduzu, edozein unetan ezeztatu dezakezu aukera hori.
UDALTOPek ez du salduko, lagako edo zabalduko zure adostasunik gabe bildutako informaziorik, agintari eskudunek eskatzen dutenean izan ezik.
UDALTOPek beretzat gordetzen du edozein unetan pribatutasun politika honen baldintzak aldatzeko eskubidea.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Segidan, UDALTOPren datu-babeserako politikaren berri emango dizugu.
Tratamenduaren arduraduna
Herritarrengandik zuzenean jaso daitezkeen datu pertsonalak modu konfidentzialean tratatuko dira, eta UDALTOPren titularitateko tratamendu-jardueran −kasu bakoitzean dagokionean− jasoko dira.
Helburua
UDALTOPek egiten duen eta tratamendu-jardueren erregistroan eskuragarri dagoen tratamendu-jarduera bakoitzerako zehazten da datuen tratamenduaren helburua https://www.udaltop.eus/.
Legitimazioa
Zure datuen tratamendua egiten da legezko obligazioak betetzeko, interes publikoko jardueretako edo UDALTOPri emandako botere publikoak gauzatzeko. Bestalde, tratamenduaren helburuak zure adostasuna eskatzen duenean, baiezko ekintza argi baten bidez eman beharko da adostasun hori.
Datuak gordetzea
Emandako datu pertsonalak beharrezkoa den denboran gordeko dira, datu horiek jasotzeko helburua betetzen den arte eta helburu horretatik erator daitezkeen erantzukizun posibleak zehaztu ahal izateko. Horrez gainera, artxiboen eta dokumentazioaren arloko araudian zehazturiko epeak bete beharko dira.
Datuen komunikazioa
Oro har, datu pertsonalak ez zaizkie jakinaraziko hirugarrenei, baldin eta legezko edo administrazio arloko betebeharrik ez badago.
UDALTOPren tratamendu-jardueren erregistroaren lotura honetan begira ditzakezu tratamendu-jarduera bakoitzak dituen hartzaileak. https://www.udaltop.eus/.
Interesdunen eskubideak
Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, suntsitzeko, datuen eramangarritasunerako, tratamendua mugatzeko, tratamenduari uko egiteko eta zure datuen tratamendu automatizatuan bakarrik oinarritutako erabakiak jasan behar ez izateko eskubidea erabil dezakezu, hala badagokio, UDALTOPren aurrean, https://www.udaltop.eus/ helbidean edo udaltop@udaltop.eus helbide elektronikoan.