
2026/03/10
Aurreko urteko edizioan, Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkarteak bere zerbitzuen berri eman zuen Udaltopen. Hain zuzen, sarrerako mahaian informazio-orriak banatu zituen Kultur Etxera gerturatu ziren parte-hartzaileen artean.
Jardunaldia bukatu ondoren partekatzen dugun Gogobetetze inkestan galdetu genuen Udaltop gune egokia ote den elkarteen informazioa banatzeko, eta, inkesta erantzun zenutenen artean, % 70k egoki ikusi zuen aukera hori ematea, eta, eta % 7,5ek, informazioa zabaltzeko interesa agertu zenuten.
Aurtengo edizioa gerturatzen ari den honetan, inork interesa izango balu bere elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emateko, jar dadila gurekin harremanetan e-posta bat idatziz apirilaren 15a baino lehenago.