2021/05/07
Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko? izenburupean antolatu dugun jardunaldia bukatuta, urteroko ohiturari jarraituz zuen iritzia jakin nahi dugu.
Gogobetetze inkesta prestatu dugu horretarako (aurreko loturan klik eginda betetzeko aukera izango duzue) eta datorren ostiralera arte, maiatzaren 14ra arte (egun hori barne) izango duzue bete eta bueltan bidaltzeko aukera.
Bost minutu nahikoak izango dituzue inkesta betetzeko; zuen iritzia baliagarria izango zaigu datorren urteko topaketa hobetzeko.