
2026/05/29
Dagoeneko bidali ditugu ziurtagiriak, aurten Udaltopen jarraitu duzuela baieztatzen duten agiriak. Bi agiri mota bidali ditugu, Lasarte-Oriara gerturatu zinetenentzat bat, eta, bestea, online jarraitu zenutenentzat. Era berean, zuen eskaera aintzat hartuz, fakturak bidaltzen hasi gara eta eguna bukatu aurretik guztiak bidaliko ditugu.
Aipatutako agirietako bat ez baduzue jaso, jar zaitezte gurekin harremanetan e-posta bat idatziz.
Gogobetetze inkesta
Gogoratu, bestalde, Gogobetetze inkesta erantzuteko aukera izango duzuela igandera arte. Eman aurtengo jardunaldiaren inguruko iritzia.