Atzealdea Zer iruditu zaizue Udaltop online?

udaltop-online

2020/05/15

Urteroko ohiturari jarraituz, bukatu berri den jardunaldiaz duzuen iritzia jakin nahi dugu. Gogobetetze inkesta prestatu dugu horretarako (aurreko loturan klik eginda betetzeko aukera izango duzue) eta datorren maiatzaren 22ra arteko epea - egun hori barne- izango duzue bete eta bueltan bidaltzeko.

Bideoak, astelehenetik aurrera

Jardunaldiko hitzaldi guztiak, berriz, astelehenetik aurrera jarriko ditugu Multimedia atalean ikusgai. Bertan jasoko ditugu, besteak beste, Jon Sarasuaren eta Leire Cancioren hitzaldiak, mahai ingurua, eta abar.