Atzealdea Zer iruditu zaizue aurtengo Udaltop?

2025/05/26

Zer iruditu zaizue aurtengo Udaltop? Hamazazpigarrena amaituta, zuen iritzia ezagutu nahi dugu datorren urteko jardunaldia hobetzeko. Horretarako gogobetetze inkesta prestatu dugu (aurreko loturan klik eginda betetzeko aukera izango duzue) eta, datorren igandera arte, ekainak 1 (egun hori barne), izango duzue bete eta bueltan bidaltzeko aukera.

Bost minutu nahikoa izango dituzue inkesta betetzeko. Aldez aurretik, mila esker.

Ziurtagiria eta bideoak

Manuel Lekuona Kultur Etxean izan zineten guztiok parte-hartze ziurtagiria jasoko duzue astean zehar zuen e-posta helbidean. Pantailaz bestaldera jarraitu bazenuten, eskatu ziurtagiria e-postaz.

Bestalde, astea amaitu aurretik hitzaldi guztien bideoak eta argazkiak zintzilikatuko ditugu webguneko Multimedia atalean.