Atzealdea Zabalik dago izena emateko epea

2026/04/20

Justizia linguistikoa: diskurtsoak, praktikak eta oinarriak berdintasuna helburu izenburupean, zabalik da Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketaren XVIII. edizioan izena emateko epea maiatzaren 13ra arte (biak barne).

Webgunean egin behar da, izen-emate atalean. Izen-emate prozesua berrikuntzarekin dator, ordainpeko pasarela aktibatu baita. Gainontzean, azkeneko edizioetako formula bikoitza mantentzen da eta jardunaldia aurrez aurre eta online jarraitzeko aukera izango da. Manuel Lekuona Kultur Etxean jarraitu nahi izanez gero, 70 €ko ordainketa egin behar da (bazkaria, bi egunetako hamaiketakoa eta merchandising produktuak barne); eta, online, 30 €.

Era berean, egitaraua ikusteko eta deskargatzeko aukera aktibatuta da webgunean.