Atzealdea Xabier Arzozek justizia linguistikoak araubidean egin duen ibilbidea azaldu du

2026/03/31

Xabier Arzoz Santisteban (Bilbo, 1968) Udaltopen izango dugu, ostiraleko jardunaldia zabaltzen. Zuzenbide Administratiboko katedraduna da Arzoz UNEDen, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala, eta, aurrez, Auzitegi Konstituzionaleko letradua eta EHUko irakasle titularra izandakoa da.

Arzozen hitzaldiak Vicenta Tasak ostegunean eskainiko duena osatzera dator. Valentziarrak justizia linguistikoa ikuspegi filosofiko eta politiko batetik jorratuko badu, Arzozek oinarri horiek araubidean txertatzeko orientabideak emango ditu.

Aurrez, elkarrekin aritutakoak dira aurtengo bi gonbidatuak. Besteak beste, Journal of Language Rights & Minorities, Revista de Drets Lingüístics i Minories aldizkarian Hizkuntza gutxituen erabilera Justizian ale berezia landu dute (irakurri hemen).