Atzealdea Iñigo Urrutia Libarona

Iñigo Urrutia Libarona (Jatabe, 1966) zuzenbidean doktorea (2004ko Doktoretza Sari berezia) eta Administrazio Zuzenbideko irakasle Osoa da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 2017tik gaurdaino EHUko Unibertsitate kidegoaren Defendatzaile gisa dihardu.

EHUko Justizia Soziolinguistikoaren Katedraren bultzatzailea da. Bere lan akademiko eta profesionala oinarrizko eskubideetan, Administrazio Zuzenbidean, hizkuntzen araubide juridikoan, administrazio-jardunaren legezkotasunean eta diskrezionalitatearen kontrolean oinarritu da.

Ehun ikerketa-lan baino gehiago argitaratu ditu. 26 libururen egile edo editore da, horietako bost ingelesez. Bestalde, ikerketa artikuluak argitaratu ditu hainbat aldizkari zientifikoetan. Llengua i Dret aldazkarirako euskararen erregimen juridikoari buruzko kronikak idazten ditu Leixuri Urritiarekin batera.

Ikerketa egonaldiak egin ditu Stanforren, Hamburgon, Ilinoisen, Oxforden, Moncton-New Bruswicken, Santa Barbaran eta Nevadan.

2018an, Eusko Legebiltzarrak “Euskadiko Estatutu Politiko berriaren aurreproiektua” idazteko ardura duten bost adituetako bat izendatu zuen.

Jardunaldi hauen gaiaren harira, berriki artikulu bat argitaratu du, oldarraldi judiziala sakon aztertuz eta balorazio juridikoa eginez. Artikuluaren izenburua da: “El euskera en la encrucijada: regresión jurisprudencial y nuevas bases jurídicas para la normalización del euskera”. Revista de Llengua i Dret.eko 83 zenbakian aurki daiteke eta Internetez eskura daiteke lotura honetan.

Horrez gain, honakoak aipa daitezke: Euskararen estatus juridikoari dagokionez berriki, Xabier Irujorekin batera, «1789-2013 Historia Jurídica de la Lengua Vasca» izeneko liburua argitaratu du (IVAP, 2014), baita ere «Duplicidades, concurrencias e ineficiencias en el entramado institucional vasco» izeneko artikulua RVAPen, 99-100 zenbakian; «Freedom of Language and Language Rights: Promoting Languages as an Overriding Reason in the Public Interest» izeneko kapitulua, Language Rights and Cultural Diversity liburuan (Nevada 2014); «Derechos Fundamentales y Derechos Lingüísticos en el Ámbito de la Justicia» Poder Judicial y Modelo de Estado liburuan (Barcelona, 2013); edo «Overcoming Language Barriers or Fostering Linguistic Diversity? The Approach of the European Court of Justice on the Accommodation of the European Language Diversity in the Internal Market»Columbia Journal of European Law18(2) aldizkarian.

  • Hitzaldia: Justizia soziolinguistikoaren katedra EHUn. Zer egin dezake katedra batek?
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 21, 12:00-12:30
  • Laburpena: Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Justizia Soziolinguistikoaren Katedra sortu dute elkarlanean. Katedraren helburu nagusia da hizkuntza zuzenbideari buruzko jakintza akademikoa sortzea eta gizarteratzea, baita hizkuntza gutxituen erabilerari lotutako hizkuntza-eskubideen aitortza eta zabalkundearen inguruko jarduerak egitea ere, eleaniztasuna sustatuz garapen kultural eta linguistiko iraunkorraren osagai gisa. Diziplinarteko ikuspegitik eta datu soziolinguistikoetatik abiatuz, ahalik eta segurtasun juridiko handiena bilatzeko zuzenbidearen laguntzaz baliatu, euskara biziberritzeko politika linguistikoak diseinatzerakoan, bai Gipuzkoako Foru Aldundian, bai Gipuzkoako udaletan eta baita ere ekarpen horretaz balia daitekeen beste edozein erakundetan ere. Katedrako zuzendaria Iñigo Urrutia da, eta, Vicenta Tasa Valentziako Katedra bereko zuzendaria denez, bien arteko solasaldiaren helburua hemengoa azaltzea eta Valentziakoaren esperientzia gurean nola aplika daitekeen, aplika badaiteke, hitz egitea izango da.