Atzealdea Xabier Aierdi Urraza

Xabier Aierdi Urraza (Zeberio, 1957); Soziologia eta Zientzia Politikoetan Deustuko Unibertsitatean (1980) eta Kazetaritzan EHUn (1984) lizentziatua da. Soziologian Doktore (1991) eta EHUko irakaslea da. Soziologia saileko zuzendari, Euskal Soziologia Elkarteko lehendakari, FES-ko (Espainiako Soziologia Federazioa) lehendakari orde, Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokiaren eta Begirune, Immigrazioaren Ikerketa taldearen zuzendari, Civersity ikertaldeko kide, Hegoa erakundeko kide eta Eusko Jaularitzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko aholkulari izan da, besteak beste.

Ulermenaren mapa. Nola aldatu diren gauzak, kamaradak! izena eman dion hitzaldia eskaini du.