
2026/02/23
Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketaren data iragarri ondoren (2026ko maiatzaren 21ean eta 22an izango da), hemezortzigarren edizioko prestaketa-lanetan gabiltza buru-belarri, eta, ongi bidean, martxoan emango dugu egitarauaren berri.
Bitartean, webgunea aktibatu dugula jakinarazi nahi dizugu, eta, orain arteko topaketen bideoak, txostenak, hizlarien informazioa… “Aurreko edizioak” atalean kontsulta dezakezula.
Albiste buletina eta sare sozialak ere aktibatu ditugu. Aurtengoaren informazio eguneratua jarraitzeko hiru aukera aktibatu ditugu:
- Udaltop berrietara harpidetu
- X bidez jarraitu
- Facebook kontuaren jarraitzaile egin