Atzealdea Xabier Arzoz Santesteban

Xabier Arzoz Santisteban (Bilbo, 1968) Zuzenbide Administratiboko katedraduna da UNEDen, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala, eta, aurrez, Auzitegi Konstituzionaleko letradua izandakoa da.

  • Hitzaldia: Hizkuntza-eskubideen izaera politikoa
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 21, 10:30-11:30
  • Laburpena: Ponentzian hizkuntza-eskubideen karakterizazio errealista proposatzen da. Teoriak eta praktikak erakusten duten bezala, estatu barruko hizkuntza-aniztasuna egokitzeko hainbat neurri eta eredu posibleak dira, hiztunen nahiak ere betetzen dituztelarik. Hizkuntzen ezaugarriak eta egoerak eta halaber hiztunen beharrak oso desberdinak dira. Hizkuntza-eskubideak prozesu politikoaren bidez eratzen dira nagusiki eta horrela izan behar du nahita ez. Tesia erakusteko, munduan aurkitzen diren hizkuntza-eskubideak bost eredu normatibotan sailkatuko dira.