Atzealdea Uxoa Anduaga Berrotaran

Uxoa Anduaga

Soziologian lizentziatua (EHU, 2009) eta doktorea (EHU, 2016), Gizarte zientzietako ikerketa eredu eta arloetan masterra burututa (EHU, 2011) eta Unibertsitateko espezialista hizkuntza plangintzan titulua eskuratua (EHU, 2018).

Atzerrian egin ditu zenbait ikerketa egonaldi, besteak beste, Kanadako University of Ottawan edota Argentinako Universidad de Buenos Airesen.

Parte Hartuz iker taldeko kide izan da (EHU) eta proiektu desberdinak garatu ditu haiekin, Euskal estatua eraikitzen (2016) izenekoa horietan nagusiena. Gaindegian (Euskal Herriko ekonomia eta garapenerako behatokian) lanean aritu da (2017), eta egun Soziolinguistika Klusterrean teknikari eta EHUn irakasle gisa dabil.

Prestakuntza:

  • Lizentziatura. Soziologia (EHU, 2009)
  • Masterra. Ikerketa ereduak eta arloak gizarte zientzietan (EHU, 2011)
  • Graduondokoa. HIZNET, Hizkuntza plangintza graduondokoa (EHU, 2018)

Ibilbide profesionala:

  • EHU, unibertsitatean ikertzaile, 2014-2016
  • Soziolinguistika Klusterra, 2015-2017
  • Gaindegia, 2017
  • Soziolinguistika Klusterra, hizkuntza ikertzaile eta teknikaria, 2017tik gaur arte
  • EHU, unibertsitateko irakasle, 2018tik gaur arte

Ikerketak:

  • 2007-2010, Euskal kulturaren objektuak eta subjektuak
  • 2011-2016, Herri barrez: umore bidezko euskal nazioaren eraketa prozesua
  • 2016, Hondarribiko gazteekin esku-hartzeko egitasmoa: ikerketa, ekintza eta partaidetzazko prozesua
  • 2014-2015, Euskal estatuaren pertzepzioa. Azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa

Hitzaldia: Euskaraldia: mugimenduaren mintzoa

Eguna: maiatzaren 17an, 10:15etik 10:45era

Laburpena: 

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenak herritarren hizkuntza ohituretan izan duen eragina ezagutu asmoz ikerketa proiektu bat abian da 2018ko urtarrilean. Ikerketa proiektu horrek ekimenaren gaineko azterketa kuantitatibo eta kualitatiboa egin ditu eta horri esker hizkuntza ohituren aldaketak aztertzeaz gainera herritarrek ekimenaren inguruan dituzten iritzi eta diskurtsoak ezagutzera eman dira. Ikerketa proiektua oraindik ere martxan den arren, jasotako emaitzen lehen ondorioak antzeman daitezke dagoeneko. Komunikazio honetan iker lerro kualitatiboaren baitan topatu direnetariko zenbait aurkezten dira. Zehazki, Euskaraldiko antolatzaileek eta parte-hartzaileek 11 egunez ikusi eta bizitu dituzten lankidetza desberdinen gaineko diskurtso nagusiak jasotzen dira.