Atzealdea Nora Palmitano Rossi

Nora Palmitano, etorkina. 1999ko abendutik euskara teknikari lanetan Zestoako Udalean. Hezkuntza Zientzietan lizentziatua. Euskal Herrira iritsi zenetik euskara ikasten hasi eta euskalgintzako hainbat saltsatan ibilitakoa. Azken urte hauetan, Zestoako Euskara Foroarekin, 'Euskararen erabilera eta Kulturartekotasuna' proiektua sustatzen. 

  • Hitzaldia: EAE-ko tokiko harrera-politikak diseinatzeko orientabideak
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 16, 11:30-12:15
  • Laburpena: Hitzaldia hiru zatitan banatzen da. Lehenengoan, EAE-ko tokiko harrera-politikak diseinatzeko orientabideak nondik datozen azaltzen da, sortze prozesuak ere bere garrantzia izan baitu, akordio baten islada den heinean. Halaber, oinarrizko kontzeptuak eta ardatz nagusiak aurkezten dira. Bigarrenean, EAEn dagoen atzerritar jatorriko biztanleriak euskararekiko daukan erlazioaz hitz egiten da, erlazio horretan aurkitu ahal direlako topaketaren izenburuaren galderari erantzuna aurkitzeko gako batzuk. Azkenik, indarrean dagoen planak aurreikusten dituen ekimenak gogorarazten dira.