
2024/03/21
Zuetariko askorentzat biharkoa Aste Santuko oporren azken lana izango da. Bejondeizuela, eta gozatu opor egunekin. Baina, bulegoko ordenadorea itzali eta lan-mahaia txukundu aurretik, har itzazue bi minutu aurtengo jardunaldian izena emateko. Oporren bueltak beti izaten dira gogorrak eta neketsuak; zereginak pilatu egiten dira eta halako kontuak pasa.
Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua.
Ondo pasa oporretan, eta, oraindik lanegunak geratzen bazaizkizue, ez etsi, laster izango da eta zuen txanda.