Atzealdea Udaltop Batzordea

Udaletako euskara zerbitzuak elkarrekin topo egiten dugun topaketa da Udaltop. Egunerokoan langai ditugunei bidea topatzeko topaketa da Udaltop, batzuetan oztopoak dira gaiak eta beste batzuetan, berriz, topa egiteko modukoak, gaiak horiek ere.

  • Hitzaldia: Eskola-orduz kanpoko jardueren hizkuntza egoera monitorizatzeko tresnaren bila
  • Eguna eta ordua: 2023ko maiatzaren 11n, 10:00etatik 10:30era
  • Laburpena: Egitasmo honen helburua da udalerrietan 16 urtetik beherako gazteei eskainitako eskolaz kanpoko jardueretan euskarak duen lekua diagnostikatzeko bitartekoa izango den adierazle sistema sortzea, udalerri guztietako egoera modu paretsuan edo konparagarrian irakurtzeko aukera emango digun adierazle sistema. Baita diagnostikoa egiteko prozedura proposatzea ere.