Atzealdea Udaltop aurten maiatzaren 11n eta 12an egingo da

2023/02/14

Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak badu data; hamabosgarren edizioa 2023ko maiatzaren 11n eta 12an egingo da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean.

Dagoeneko aurreratu dugun bezala, aurtengoa aurrekoaren jarraipena izango da. Iaz, udalerrian 16 urte bitartekoentzat udalerrietan hizkuntza-politika egokiak antolatzeko oinarri teorikoak izan bagenituen hizpide, aurtengoan praktika onak ekartzea izango da helburu nagusia.

Momentu honetan egitaraua osatzeko lanean ari gara eta laster izango duzue gure berri. Momentuz, gorde data agendan.