2022/04/04
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek itxiko dute Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketa. 2018. urtean hasi ziren binakako bakarrizketak egiten, "Bakean Dagoena Bakean Utzi" ikuskizunarekin. Orduz geroztik, egunerokotasuna eta generoaren gaiak oinarritzat hartuta, gai hauek konpartitu, eraiki, deseraiki eta normalizatzeko ahalegina egiten ari dira umorea tresna bezala erabilita.
2021. urtean bigarren ikuskizuna estreinatu zuten, "Luze Edo Motz", eta orduz geroztik dagoeneko 250 saio egin dituzte Euskal Herritik zehar. Maiatzaren 13an bikotearen umorearekin gozatzeko aukera izango dugu.
Izen-ematea, zabalik
Gogoratu, bestalde, izen-emate epea zabalik dagoela maiatzaren 3ra arte. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira; hamalaugarren edizioa Manuel Lekuona Kultur Etxean (65 €, bazkaria eta bi egunetako hamaiketako barne) edo online jarrai daiteke (15 €).