Atzealdea Topaketa lehen aldiz egingo da Kultur Etxeko areto nagusi berrituan

2022/04/12

Bi urteko etenaldiaren ostean, maiatzaren 12an eta 13an Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean elkartuko gara berriro ere Eskolak bakarrik ezin badu… Zer eta nola egin behar dugu udalerrian hobeto 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokia antolatzeko izenburupean antolatu dugun jardunaldian, hamalaugarrengoan.  

Areto nagusiak, ordea, beste itxura izango du. Lasarte-Oriako Udalak zaharberritze lanak egin zituen 2000. urtean eta, besteak beste, areto nagusiko eserlekuak aldatu zituen. Berriak, aurrekoak baino zabalagoak dira eta eserlekuen artean tarte gehiago dago. Aldaketarekin, batez ere, erosotasunean irabazi da.

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, izen-emate epea zabalik dagoela maiatzaren 3ra arte. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira; hamalaugarren edizioa Manuel Lekuona Kultur Etxean (65 €, bazkaria eta bi egunetako hamaiketako barne) edo online jarrai daiteke (15 €).