Atzealdea Talde lanetik sortutako dokumentua, webgunean

2019/05/28

Elkar ulertzetik elkarrekin lan egitera. Berrikuntza sozialerako plataforma bat diseinatzen saiatuko gara. Ados? izan da aurtengo talde lanean partehartzaileei jarritako puntua. Eta dagoeneko, dokumentu batean jasota daukagu talde laneko ariketan sortutako edukien bilduma.

Taldekideak eta dinamizatzaileak aurkeztu ondoren, dinamika hiru ataletan banatu zen. Hasteko, partehartzaileek nori entzun behar diogu? galderari erantzun behar izan zioten; jarraian, plataformaren entzute eta kosorkuntza faseak diseinatu zituzten; eta amaitzeko, beste galdera bat: zer daramagu gurera?

Dokumentu honetan talde laneko ariketan sortutako ideia nagusiak jasotzen dira.