Atzealdea Talde-lanean harrera-plan bat antolatzeko pistak emango ditugu

2024/04/19

Zer egin dezaket nire herrian harrera-plan bat diseinatzeko? galdera oinarri hartuta egingo da hamaseigarren edizioko talde-lana. Ostiralean egingo da, atsedenaldiaren aurretik, eta zuetariko askok egindako eskaera kontuan hartuta, dinamikaren iraupena bi ordura luzatu dugu.

Tarte horretan, besteak beste, harrera-guneak identifikatzeko lanketa egingo da, koordinazio-guneak eraiki eta elikatzeko eman beharreko urratsen inguruan hausnartuko da edota harrera-planak diseinatzeko ereduen berri emango da.

Talde-lana Manuel Lekuona Kultur Etxean jardunaldia jarraitzen duzuenon artean egingo da, ez da aukerarik izango talde-lana online egiteko. Edozein kasutan, streaming bidez jarraitzeko hautua egin duzuenok aukera izango duzue zuen ekarpenak bidaltzeko. Horretarako, maiatzaren 8ko astean formulario bat partekatuko dugu zuekin (formularioa jasotzen ez baduzue, aitor@kulturatelier.eus posta helbidean eskatu).

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, izen-emate epea zabalik dagoela apirilaren 30era arte. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua