Atzealdea Talde-lanaren ondorioen aurkezpenarekin hasi da bigarren eguna

2023/05/12

Jardunaldiko lehen eguna, neurri batean, eskola-orduz kanpoko jardueren adierazle sistema sortzeko prozesuaren jiran aritu ondoren, jardunaldiko bigarren eguna talde-lanean jasotako ondorioen eta ekarpenen aurkezpenarekin hasi da. Denis Elortza eta Helene Armentiak, Emun eta Elhuyarreko teknikariak hurrenez hurren, aurkeztu dute saioa.

Jarraian, Izaro Arrutik eta Imanol Epeldek hi hitzaldi aurkeztu dituzte. Lehenengoan, Izarok, gazteen euskara ezagutza eta erabileraren arteko desorekan eta aurreiritzietan eragiteko beharretik abiatuta, EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko curriculumek ezagutza zein hausnarketa soziolinguistikoa ikasleei transmititzeak positiboki eragin dezakeela defendatu du.

Imanolek, berriz, eskolek euskararen normalizazioan zeresana dutela adierazi du, baina hezkuntza komunitatearen zeregina soilik ez dela azpimarratuz. Bere iritziz, denok dugu zeresana: “Eskolak bakarrik ezin du, eskolek bakarrik ezin dute, udalak berak bakarrik ere ez, gizarte mugimenduek beraiek bakarrik ere ez”. Elkarrekin aritzea ezinbestekotzat jo du.

Gaurko saioa