null Saioak jarraitzeko loturak eta gomendio teknikoak

2021/05/03

Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko? izenburupean antolatu dugun jardunaldia ate-joka daukagu. 2021eko maiatzaren 5ean eta 6an, aste honetako asteazkenean eta ostegunean, izango da, gaur goizean mezu bat bidali dugu saioak zoom bidez ikusteko loturekin eta gomendio teknikoekin.

Mezua jaso ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan aitor@kulturatelier.eus e-posta helbidera idatziz.

Dokumentuak, ikusgai

Bestalde, ponentzietako dokumentuak webgunean zintzilikatu ditugu. Topaketa hasi aurretik kontsulta egiteko baliagarriak izango zaizkizue eta, topaketak amaitu ondoren, hitzaldi guztien bideoak partekatuko ditugu webgunean.