
Euskal Filologian lizentziaduna (EHU) eta tokiko administrazioko euskara teknikaria 1989. urtetik 2021. urtera, gaur egun Uharri Soziolinguistika Aplikatua aholkularitzan lan egiten du euskal komunitatearen biziberritzea helburu duten formazio, ikerketa, esku-hartze eta dibulgazio proiektuetan.
- Hitzaldia: IGOA: irakaslegaien ohartze eta ahalduntze soziolinguistikoaren indar biderkatzailea
- Eguna eta ordua: Maiatzak 16, 12:15-12:45
- Laburpena: Azken urteetan agerian gelditu da graduaren amaieran irakaslegai askok lortzen duten profilaren eta irakasle jardunean beharko dituzten gaitasun komunikatibo eta soziolinguistikoen arteko desoreka. Testuinguru horretan gauzatu da, 2024-25 ikasturtean, Irakaslegaien Ohartze eta Ahalduntze Soziolinguistikoa (IGOA) proiektuaren lehen inplementazioa EHUko Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Udaltopek eskatutako txostenean, Fakultateko irakasleek egindako diagnostiko eta marraztutako helburuak oinarri, IGOAk diseinatutako esku-hartze planaren berri ematen da, fokua Murgiltze Astearen emaitzetan jarrita.