Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri (Zarautz, 1993) Euskaraldiko Gipuzkoako sustatzailea eta Zarauzko dinamizatzailea da. Zuzenbidean graduatua (Deustuko Unibertsitatea, 2015), iraunkortasunean eta lidergo parte-hartzailean espezializatu da (Blekinge Institute of Technology, Suedia, 2016).
Fazilitazioan ere formatu da Art of Hosting komunitatearekin eta hainbat ekimenetan parte hartu izan du fazilitatzaile moduan: Gune Irekiaren Lagunak, Guneak Zabaltzen eta U. Lab Hub Donostia.
Mahai-ingurua: Nola antolatzen ari da 2018ko Euskaraldia tokian toki? Prestakuntzaz, BAM; arnasgune eta bailara izaeraz, Baztan; eta prozesuaz eta sare lanaz, Zarautz mahai-inguruan parte hartuko du Eneritz Rekarte eta Jenofa Berhokoirigoinekin batera.
Data: maiatzaren 17an, 11:30etik 12:00etara