null Rita Aldabaldetreku González de Txabarri

Rita

Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri (Zarautz, 1993). Zuzenbide ekonomikoan graduatua Deustuko Unibertsitatean (2015) eta iraunkortasuna eta lidergotza estrategikoan espezializatua Suediako Blekinge Institute of Technology unibertsitatean (2016). Euskaltzaleen Topaguneko teknikaria da 2018tik eta ordundik Euskaraldiaren lantalde teknikoko kidea izan da; Gipuzkoako herri-batzordeen sustatzaile lehen edizioan eta herriz gaindiko entitateen sustatzaile bigarrenean, beste zenbait konturen artean. 

Parte-hartze prozesuetan formatua eta aritua, alor honetako aholkulari lanetan ere ibiltzen da Euskaltzaleen Topaguneko elkarteekin. Gipuzkoako lurralde-sustatzailea eta hizkuntza-politika taldeko kidea ere bada Topagunean.

  • Hitzaldia: Ariguneak: adostu eta babestutako guneak. Lehen ondorioak
  • Eguna: maiatzaren 6an, 11:00etatik 11:30era. 
  • Laburpena: Euskaraldiaren bigarren edizioa ezohiko baldintzetan gauzatu bagenuen ere, ariguneen proposamenak entitateak aktibatu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko bide berriak zabaldu dizkigu. Hasteko, zuzendaritza organoen eta langileen arteko adostasuna izan da ariketaren oinarrian, eta horrek alde bien arteko elkarrizketak eta akordioak sustatu ditu. Horrez gain, euskararen gaia mahai eta alor berrietara heldu da. Ariguneen identifikazioak euskara ulertzen duten kideak, arnasgune soziofuntzionalak eta hutsuneak bistaratzeko ere balio izan du. Entitate batzuentzat dagoeneko egiten duten lanaren osagarria izan da eta besteentzat aktibatzeko bultzada. Dena dela, hurrengo edizioan parte hartzeko asmoa adierazi digute gehienek. Bitartean, ariguneak sortu, aktibatu, babestu eta ikusgarri egiten jarraitu behar dugu.