Gasteizen 1969an jaioa. Gizarte-graduatuan diplomatua (Zaragozako Unibertsitatea, 1987-1990); Euskal Filologian lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea, 1987-1992); Ikasketa Aurreratuen Diploma eta ikertzeko nahikotasuna euskal hizkuntzalaritzan eta literaturan (1992-1994); Hizneta graduondoa (2019-2020).
Hamar urtez euskara-irakaslea euskaltegian, Bergarako UNEDen eta Mondragon Unibertsitatean (1990-1999). Lau urtez, itzultzailea 2000-2003.
2003ko abendutik aurrera hizkuntza-normalizaziorako teknikaria Gasteizko Udalean; eta 2020tik aurrera, zerbitzuburua.
- Hitzaldia: Udalerrietan 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egiteko tresnak?
- Eguna eta ordua: 2022ko maiatzaren 13an, 10:30etik 11:15era
- Laburpena:
Haur eta nerabeen euskarazko komunikazio-gaitasuna hobetzeko eta erabileran aurrera egiteko, nahitaezkoa da eskola-komunitate osoko eragile instituzional eta sozial guztien inplikazioa. Udalek ikuspegi berri baterantz jarri behar dugu begirada: egingarria al da 16 urtetik beherako haur, nerabe eta gazteentzat, eskolako irakaskuntzarekin eta eskola-orduz kanpoko udalerriko jarduera guztiekin euskarazko ekosistema bat sortzen joatea?
Sailen arteko praktikek erakusten digute koordinazioa ezinbestekoa dela, eta, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eta Hizkuntza Politikaren arteko estrategia bateratua, koordinatua eta bata bestearekiko osagarria behar dugun bezalaxe, haur eta nerabeengandik hurbilen dagoen errealitatera jaitsi behar dugula: auzo-mailara eta hezkuntza-sare ez-formala osatzen duten pertsonetara.