Rafa Ugalde Iragorri (Zornotza 1961). Amorebieta-Etxanoko udaleko euskara teknikaria. Lan arloan euskararen irakaskuntzan eta materialgintzan hainbat urtez aritua, Amorebieta-Etxanoko Udal euskaltegian eta Zornotzako Barnetegian.
2014tik 2023ra euskara teknikari Amorebieta-Etxanoko udalean.
- Hitzaldia: Tokian tokiko haurren/gazteen kirol sistemetan euskararen erabilera areagotzeko eredu sistematizatuak pilotatzeko proiektua
- Eguna eta ordua: 2023ko maiatzaren 11, 10:30tik 11:15era
- Laburpena: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak 2020an aurkeztu zuen KIROLEAN EUSKARA SUSTATZEKO PLANA 2021-2024, helburu nagusi honekin: kirolaren esparruan, 18 urte bitarteko gazteen euskararen erabileran eragitea, eremu soziolinguistikoak kontuan hartuta eta horietarako berariazko ekintzak zuzenduz. Proiektu hau 2022-2023 artean Aretxabaletan, Amurrion eta Zornotzan proba pilotu bat egiteko nahirekin sortu zen. Ondoren, bertatik ikasitakoak eta erabilitako gainerako herrietara zabaltzeko nahia du proiektuak xede nagusia hau izan du hasieratik, tokian tokiko haurren/gazteen kirol sistemetan euskararen erabilera areagotzeko, herri ezberdinetan aplikatzekoa izan daitekeen eredu bat sortzea.