
2026/05/15
Ate joka daukagu Udaltop eta dagoeneko hasi gara ponentzietako txosten idatziak webguneko Dokumentuak atalera igotzen.
Momentuz, hauek dira webgunean deskarga daitezkeenak: Hizkuntza-eskubideen izaera politikoa (Xabier Arzoz Santesteban); Equiling: lurraldeen arteko ikerketa-ekintza berdintasun soziolinguistikorako (Miren Otxotorena Aranguren); eta, Euskararen Biziberritzea Araban: Justizia Linguistiko beteko ariketa (Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba eta Irati Iciar Madinabeitia).
Datozen egunetan falta diren biak zintzilikatuko ditugu: Justícia lingüística: la igualtat real de les llengües eta Memoria historikoa, euskararen memoria. Gainontzeko hitzaldien kasuan, solasaldi formatuan izango direnez, ez da txosten idatzirik izango.
Izen-emate epea, bukatzear
Gogoratu, bestalde, izena emateko epea gaur, maiatzaren 15a, bukatzen dela. Izen-emate prozesua egiteko bi aukera izango dira: ordainpeko pasarela bidez, webgunean, edo, transferentzia bidez, gurekin harremanetan jarriz.
Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua.