Atzealdea Ponentzietako txostenak webgunean ikusgai jarri ditugu

2025/05/12

Nahi izatetik, ahaldun izatera. Zer eta nola egin dezakegu udalerrian hiztunak ahalduntzeko? izenburupean, datorren astean Lasarte-Orian elkartuko gara Udaltopen, baita pantailaz bestaldera ere. Eta dagoeneko, ponentzietako txosten idatzi gehienak webguneko Dokumentuak atalean jaso ditugu.

Momentuz, hauek dira webgunean deskarga daitezkeenak: Empoderament per superar les desigualtats lingüístiques (Marina Massaguer i Comes); Ahalduntzea? Zergatik? Zertarako? Nola? (Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba); IGOA: irakaslegaien ohartze eta ahalduntze soziolinguistikoaren indar biderkatzailea (Rosa Ramos Alfaro eta Mikel Gartziarena San Policarpo); Iruinkokoa. Komunitatea, denbora, ahotsa (Iñaki Sagardoi Leuza); Batera Jauzi: euskararen erabilerarako baldintzak adosteko prozesu/praktika herritarra (Onintza Olaizola Aristi eta Irati Agorria Cuevas); EuskarAbentura espedizioa: gazteen hizkuntza kontzientziatik mudantzetara pausoz pauso (Alaitz Elizburu Agirre, Jon Zarate Fradua eta Aitor Salaberria Oiartzabal); Euskaldunentzako jabetze eskola Gasteizen: zazpi jauzi (Manex Agirre Arriolabengoa); eta, Kirol komunitatea euskararen babesgune (Eneko Irastorza Escudero).

Falta direnak lehenbailehen zintzilikatuko ditugu.

Izen-emate epea gaur amaitzen da

Gogoratu, bestalde, izena emateko epea gaur, maiatzaren 12a, bukatzen dela. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua.