Atzealdea Ponentzietako txosten webgunera igotzen hasi gara

2024/05/10

Nola erakarri etorri berriak euskarara? Eta, euskaldunok, nola hurbildu etorri berrietara? izenburupean, datorren astean Lasarte-Orian elkartuko gara, baita pantailaz bestaldera ere. Eta dagoeneko, ponentzien lehendabiziko txosten idatziak jaso ditugu webguneko Dokumentuak atalean.

Momentuz, hiru igo ditugu, hauek dira: Etorri berriak euskarara erakartzeko Bortzirietan zer? (Urko Ikardo Enparan), Euskara eta kulturartekotasuna proiektua Makina-Xemeinen (Maialen Zuazo Aurrekoetxea eta Iratxe Lasa Arana) eta Gipuzkoa arigune: elkar ulertzeko saio bat (Mikel Ozaita Azpirotz, Irati Elizalde Gonzalez eta Joxean Amundarain Iturrioz).

Falta direnak lehenbailehen zintzilikatuko ditugu.

Jakinarazpenak

Izen-ematea itxita, guztira 300dik gora lagunek jarraituko dugu aurtengo jardunaldia, datorren astean zenbait jakinarazpen jasoko dituzue. Besteak beste, eta, oraindik jaso ez baduzue, erreserba egina duzuela baieztatzeko mezua; edota, jardunaldia online jarraitu behar duzuenontzat, bi egunetako loturak.