2023/05/05
Bat, bi, hiru… Eskolaz kanpokoa euskaratik eta euskaraz izenburupean, datorren astean Lasarte-Orian elkartuko gara, baita pantailaz bestaldera ere. Eta dagoeneko, ponentzien lehendabiziko txosten idatziak jaso ditugu webgunera.
Momentuz, sei igo ditugu eta Dokumentuak atalean deskarga ditzakezue. Hauek igo ditugu: Aisialdia eraldatzeko bidean proposamen batzuk: ariketa, ikerketa eta hizkuntza-lankidetza (Beñat Garaio Mendizabal), Hezkuntza soziolinguistikoa: Euskal Herrian han eta hemen dauden material eta baliabideen bilketa, azterketa eta sailkapena (Izaro Arruti Agirreurreta), Eskolak bakarrik ezin badu. Norekin bai? (Imanol Epelde Pagola), Euskararen zinta-dantza: euskal-dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz (Aritz Ibañez Lusarreta), Hezitzaileak erdigunera, hau jolasa baino gehiago da! (Aintzane Osa Alberdi eta Dorleta Martínez de Albeniz Perez), Aisialdia eta euskara, hori gara gu (Esther Lakasta Pérez Ilzarbe) eta Haurrak euskaraz loratzen lagundu (Aritz Bereziartua Arruabarrena eta Jon Unhassobiscay Turrillas).
Falta direnak lehenbailehen zintzilikatuko ditugu.