2022/05/06
Eskolak bakarrik ezin badu… Zer eta nola egin behar dugu udalerrian hobeto 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokia antolatzeko? izenburupean, datorren astean Lasarte-Orian elkartuko gara, baita pantailaz bestaldera ere. Eta dagoeneko, ponentzien lehendabiziko txosten idatziak jaso ditugu webguneko Dokumentuak atalean.
Momentuz, bi baino ez ditugu igo: Xan Airek eskainiko duen Ipar Euskal Herrian haur eta nerabeen euskarazko errealitatea hobetzeko gakoak? eta Edurne Otamendik eta Rakel Romerok prestatu dutena, Udalerrietan 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egiteko tresnak.
Falta direnak lehenbailehen zintzilikatuko ditugu.