
2026/05/27
Ez daukagu zalantzarik aurtengo edizioa adi-adi jarraitu duzuela, baina, hitzaldiren bat berriro ikusi nahi izanez gero, edo, bateren bat jarraitzeko aukerarik izan ez bazenuten, dagoeneko ikusgai daude webgunean aurreko astean amaitu zen jardunaldiko ponentzietako bideo guztiak. Multimedia atalean daude.
Bertaratu zinetenontzat, bi egunetan esandako guztiak gogorarazteko baliagarria izango zaizkizue. Eta bertaratzeko aukerarik izan ez zenutenontzat, material interesgarria izango duzue esku artean, zuen egunerokotasunean aplikagarria izan daitekeena.
Gogobetetze inkesta
Gogoratu, bestalde, Gogobetetze inkesta erantzuteko aukera izango duzuela igandera arte. Eman aurtengo jardunaldiaren inguruko iritzia.