Atzealdea Ponentzien bideoak igotzen hasi gara

2025/05/27

Dagoeneko ikusgai daude webgunean aurreko astean amaitu zen jardunaldiko ponentzietako bideo gehienak, eta, falta direnak, astean zehar igoko ditugu. Multimedia atalean daude, aurtengo edizioko argazkiekin batera.

Bertaratu zinetenontzat, bi egunetan esandako guztiak gogorarazteko baliagarria izango zaizkizue. Eta bertaratzeko aukerarik izan ez zenutenontzat, material interesgarria izango duzue esku artean, zuen egunerokotasunean aplikagarria izan daitekeena.

Gogobetetze inkesta

Gogoratu, bestalde, atzo Gogobetetze inkesta bidali genuela eta datorren igandera arte aukera izango duzuela aurtengo jardunaldiaren inguruko zuen iritzia emateko.