Atzealdea Pilar Kaltzadak aurkeztuko du aurtengo edizioa

2022/03/16

Pilar Kaltzada kazetariak eta Linking Ideas Estrategia eta Komunikazio enpresako zuzendariak egingo du, beste urte betez, aurkezle lana Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketan.

Aurtengoa Kaltzadak Udaltop aurkezten duen laugarren edizioa izango da. 2018an estreinatu zen, eta orduz geroztik urtero izan dugu gurekin 2019an izan ezik. Iaz Jasone Aretxabaleta eta biak banatu zituzten aurkezle lanak, baina aurten ohiko formatura itzuli eta bakarra izango dugu.