Atzealdea Peio Lebeyrie

Peio Labeyrie (Baiona, 1983) 2016tik goiti Euskararen Erakunde publikoan aritu da lanean, aisialdi arloan hizkuntza politika garatzeko azterketa kudeatu zuen. 2020etik Euskal Elkargoko Hizkuntza Politikako zuzendaritzako misio karguduna da, Euskararen transmisioa eta ikaskuntzako zerbitzuaren arduradun gisa. Euskarazko eskaintza garatzeko dispositiboak kudeatzen ditu, besteak beste, haurtzaindegietan eta aisialdi zentroetan.

  • Hitzaldia: Euskaraz josta
  • Eguna eta ordua: 2023ko maiatzaren 12an, 11:15etik 11:35era
  • Laburpena: “Euskaraz josta“ eskolatik kanpoko denboretan harrera euskaraz garatzeko xedearekin sortutako egitasmoa da, bilguneetan edo aisialdi guneetan garatzen dena. Bi erronkei erantzuten die aisialdi eremuak : aisialdietan euskarazko harrerari esker, haurraren euskararekiko harreman denbora luzatuko da, haren erabiltzeko aukera gehiago emanez. Gainera, jostetak eta beregaintasunaren ikaskuntzak, hizkuntzarekin duen harremanari plazer dimentsio bat ekar diezaioke haurrari, euskararen erabiltzeko motibapena emanez, eta beharbada berantago, heldua izanen delarik, euskararen hautua egitera bultzatuz.