
Xabier Azkue Ibarbia (Zumaia, 1971) euskararen inguru lanetan aritu izan da beti, hasieran itzultzaile eta gero teknikari (Elhuyarren eta Zumaiako Euskara Zerbitzuan). Bertso Eskolan eta Baleike aldizkarian ere eginak ditu lan batzuk. Herriko gaiak ikertzen ibilia da: hitanoa, toponimia, Zumaiako hizkera... Liburu bat argitaratu zuen 2018an, Joan-etorria gerraurreko Zumaiara, 1930 inguruko kontuak bilduta. Azken urteotan Zumaiako Euskararen Historia Soziala ikertzeko proiektua bultzatzen aritu da, askotan anaia Imanolekin elkarlanean.
- Hitzaldia: Euskararen historia soziala: honetan ere esnatu beharra al daukagu?
- Eguna eta ordua: Maiatzak 22, 12:30-13:30
- Laburpena: Laster argitaratuko dugu.