2022/05/13
Eskolaz kanpo, zer eta nola egin behar dugu hobeto hiztun hobeak sortzeko? Izenburupean, Pablo Suberbiola Soziolinguistika Klusterreko teknikariak zabaldu du Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketako bigarren jardunaldia.
Soziolinguistika Klusterrak egindako ikerketa batzuk hartu ditu oinarri, besteak beste, Arrue Ikerketa, Gazteak euskararen eszenatokian, Aldahitz Ikerketa edoa Euskara kirolkide. Eskolaz kanpokoari begiratu dio, eskolako zenbait erreferentzia emanaz eta, saioaren gai nagusiari helduz, zer eta nola egin udalerrian, ikasleen eskolaz kanpoko hizkuntza-erabileren egungo datuei erreparatu dio.
Jarraian, egitarauak zenbait aldaketa izango ditu. Pandemiak eraginda, IKasmirak institutuko ordezkariak ezin izango baitu gure artean egon. Ez da hutsune bakarra izango, BInakako bakarrizketa ere bertan behera geratuko baita.
Gure artean izango direnak Edurne Otamendi eta Rakel Romero izango dira udalerrietan 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egiteko tresnak ematen. Jarraian, talde lanean ariko dira parte-hartzaileak. Egunari amaiera emateko talde lanean izandako pintzelada batzuk oholtzaratuko dira eta Udaltop amaitu ondoren argitaratu nahi dugun eskuliburuaren inguruko azalpenak emango dira.