
2025/03/18
Datorren ostiralean, hilak 21, hamazazpigarren edizioko izen-emate epea zabalduko dugu, eta, izen-ematearekin batera, aurtengo egitaraua ere ikusgai jarriko dugu webgunean.
Izen-ematea maiatzaren 12ra arte egongo da zabalik, eta, azken edizioetan bezala, bi aukera izango dira jardunaldia jarraitzeko: Manuel Lekuona Kultur Etxean aurrez aurrekoa eta online.
Momentuz, egitaraua behin betikoa da, oraindik ez ditugulako hitzaldi eta hitzaldi arteko bideo osagarriak txertatu.
Maiatzaren 22an eta 23an Udaltopen parte hartu nahi baduzue, ostiraletik aurrera adi egon.