Atzealdea Osteguneko bazkaria, Araeta jatetxean

2022/04/19

Ohitura zaharrak berreskuratzeko edizioa izango da aurtengoa. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxera buelta iragarri ondoren, oraingoan osteguneko bazkaria Araeta jatetxean egingo dugula iragarri nahi dugu.

Menua ere adostuta dago: arroza a banda erara, entrekota patata-frijituekin, sagar-tarta eta kafea. Baina nahi izanez gero, menu begetariano edo beganoak eskatzeko aukera ere badago. Horretarako, helbide elektroniko honetara idatzi behar da matrikula egin ondoren.

Izen-ematea, zabalik

Gogoratu, bestalde, izen-emate epea zabalik dagoela maiatzaren 3ra arte. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira; hamalaugarren edizioa Manuel Lekuona Kultur Etxean (65 €, bazkaria eta bi egunetako hamaiketako barne) edo online jarrai daiteke (15 €).