
2025/04/28
Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen XVII. Topaketan izena emateko epea bi aste barru, maiatzaren 12an, itxiko da. Beraz, oporren bueltako betebeharren artean, ez ahaztu www.udaltop.eus webgunera sartzea eta izen-emate atalean formularioa betetzea.
Nahi izatetik, ahaldun izatera. Zer eta nola egin dezakegu udalerrian hiztunak ahalduntzeko? izenburupean, ahalduntze linguistikoak hizkuntza komunitatea trinkotzeko tresna gisa nola eragin dezakeen aztertuko da hamazazpigarren edizioan.
Hitzordua maiatzaren 22an eta 23an izango da, eta hauxe prestatu dugun egitaraua.