
2021/04/11
Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen XIII. Topaketan izena emateko epea bi aste barru, apirilaren 23an, itxiko da. Beraz, oporren bueltako betebeharren artean, ez ahaztu www.udaltop.eus webgunera sartzea eta izen-emate atalean formularioa betetzea. Prezioa 15 € da.
Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko? izenburupean udalek eremu sozioekonomikoan eragiteko gakoak emango ditu, aurten ere, online.
Hitzordua maiatzaren 5ean eta 6an izango da, eta hauxe prestatu dugun egitaraua.