Atzealdea Javi Pérez Pérez

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatean), Psikologoa eta talde-lanean aditua.. Azken 20 urteotan gizarteratzea eta kulturarteko bizikidetzaren arloko ibilbide oparoa egin du. Besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseiluaren idazkaritza teknikoaren arduraduna izan da edota Eraberean Tratu-berdintasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako sarearen koordinatzailea. Egun, Biltzen Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuaren zuzendaria da.

  • Hitzaldia: EAE-ko tokiko harrera-politikak diseinatzeko orientabideak
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 16, 11:30-12:15
  • Laburpena: Hitzaldia hiru zatitan banatzen da. Lehenengoan, EAE-ko tokiko harrera-politikak diseinatzeko orientabideak nondik datozen azaltzen da, sortze prozesuak ere bere garrantzia izan baitu, akordio baten islada den heinean. Halaber, oinarrizko kontzeptuak eta ardatz nagusiak aurkezten dira. Bigarrenean, EAEn dagoen atzerritar jatorriko biztanleriak euskararekiko daukan erlazioaz hitz egiten da, erlazio horretan aurkitu ahal direlako topaketaren izenburuaren galderari erantzuna aurkitzeko gako batzuk. Azkenik, indarrean dagoen planak aurreikusten dituen ekimenak gogorarazten dira.