2024/02/15
Etorri berriak euskarara erakartzeko edota euskaldunok etorri berrietara hurbiltzeko oinarri teorikoak eta praktika onak bilduko ditugu aurtengo Udaltopen. Horixe da hamaseigarren ediziorako aukeratu dugun gaia; gizarte eta hizkuntza politikak modu integratuan gauzatzeko bidean, etorri berrien harreran jarriko dugu fokua.
Orain, gaia lantzeko hitzaldi eta hizlari egokiak zerrendatzen eta hautatzen gabiltza, eta, horren berri emango dugu martxoan zehar. Izen-emate epea ere martxoaren erdialdean zabalduko dugu.
Eta gogoratu, Udaltop maiatzaren 16an eta 17an izango da. Gorde data agendan!!!