Atzealdea Josean Bueno Saez de Albeniz

Josean Bueno Saez de Albeniz (Gasteiz, 1963) Euskal Filologian eta Filologia Hispanikoan lizentziaduna da, eta, egun, Euskara eta Literatura irakaslea Gasteizko Koldo Mitxelena BHIn. Bertan, Oroimenaren Harra izeneko webgunea sortu duen taldeko partaidea da.

  • Hitzaldia: Memoria historikoa, euskararen memoria
  • Eguna eta ordua: Maiatzak 21, 12:50-13:20
  • Laburpena: Memoria historikoak azken urteotan jarri da gizarte-eztabaidan; ez hori bakarrik, memoria historikoaren inguruan legeak ere sortu dira, eta gaia modu anitzetan gizarteratu da. Diktaduraren amaieratik nahiko berandu egin da, egia esan. Justiziaren ikuspegitik ertz asko dituen gaia da, bere eginbehar eta arazo ugarirekin. Gasteizko Koldo Mitxelena BHIn oroimenerako begirada hori gure irakasle lanean txertatzeko ahalegina egin dugu. Iraganaren ezagutza hori gaurko mundua ulertzeko eta bertan kokatzeko hezkuntza baliabide oso interesgarria da. Eta euskararen historiak giltza batzuk ematen dizkie ikasleei hizkuntzaren gaurko egoera ulertzeko eta sentsibilizazioa lantzeko. 2019tik gabiltza oroimen historikoaren lanketan eta bi dira gure ildo nagusiak: “Oroimenaren harra” webgunea eta institutuan ikasleekin garatu ditugun egitasmoak.