Atzealdea Miren Dobaranek elkarrizketa formatuan aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzaren plana

2021/04/29

Eusko Jaurlaritzak Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzeko plana 2020-2023 aurkeztuko du Udaltopen XIII. Hain zuzen, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak egingo du aurkezpena, publiko zabalaren aurrean Jaurlaritzak egiten duen lehenengo aurkezpena izango da.

Aurkezpena erakargarriagoa eta arinagoa izan dadin, elkarrizketa formatuan egingo du. Berrogeita bost minutu inguruko solasaldia izango da, eta elkarrizketatzailea Jasone Aretxabaleta, aurtengo topaketak izango duen lehenengo eguneko aurkezleak.

Elkarrizketa bukatu ondoren, etxetik galderak egiteko aukera izango duzue 687 228 640 telefono zenbakira mezua idatziz edo audio bat bidaliz.

Hizlariak atala

Atzoz geroztik ikusgai da webgunean Hizlariak atala. Bertan, aurtengo hizlari gonbidatuen inguruko informazioa jaso dugu: fitxa biografikoa, hitzaldiaren inguruko informazioa, txostenaren laburpena eta abar. Laster, Dokumentazioa atala izango duzue eskura, hitzaldien txosten idatziekin.