Euskal Filologian lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea). Helduen euskalduntze-alfabetatzean aritutakoa (Goierriko Euskal Eskola eta Pasaiako Udal Euskaltegia). Hizkuntza Normalizazioaren inguran egin du bere lan ibilbide nagusia, APEIn aurrena eta Gipuzkoako Foru Aldundian ondoren. Gaurko egunean Gipuzkoako Hizkuntza Estrategiako atalburua da Gipuzkoako Foru Aldundian eta, aldi berean, Badalab partzuergoko lehendakaria.
- Hitzaldia: Gipuzkoa arigune: elkar ulertzeko saio bat
- Eguna eta ordua: Maiatzak 17, 12:40-13:05
- Laburpena: Gipuzkoa arigune egitasmoak hizkuntza-harrera dispositibo bat landuko du, euskara eta komunitatea uztartzen dituen esperimentazio integral baten barruan. Artikulu honetan, proiektuaren gakoak azaltzen dira, eta prisma horretatik hizkuntza-harrera egoki batek izan beharko lituzkeen oinarriak proposatzen dira: harrera orokorrak unibertsala eta komunitarioa izan behar duela, datozen horien eta harrera-gizartearen beharrak eta eskubideak aintzat hartu behar dituela, eta euskararen ulermenari balioa eman behar diola, kohesio sozialerako oinarri gisa. Horrela, euskararen garapena eta komunitatearena elkarren eskutik joan behar direla aldarrikatzen da.