Euskaltzaleen Topaguneko kidea da. Gaur egun, erakundearen komunikazio estrategiaren arduraduna da, eta Gipuzkoa arigune lantaldean dihardu. Kazetaritzan Lizentziatua da EHU Euskal Herriko Unibertsitatean. Komunikazioaren bi adarretan aritu izan da bere ibilbide profesionalean: hainbat euskarazko komunikabidetan kazetari eta erakunde sozial eta publikoen komunikazio korporatiboan.
- Hitzaldia: Gipuzkoa arigune: elkar ulertzeko saio bat
- Eguna eta ordua: Maiatzak 17, 12:40-13:05
- Laburpena: Gipuzkoa arigune egitasmoak hizkuntza-harrera dispositibo bat landuko du, euskara eta komunitatea uztartzen dituen esperimentazio integral baten barruan. Artikulu honetan, proiektuaren gakoak azaltzen dira, eta prisma horretatik hizkuntza-harrera egoki batek izan beharko lituzkeen oinarriak proposatzen dira: harrera orokorrak unibertsala eta komunitarioa izan behar duela, datozen horien eta harrera-gizartearen beharrak eta eskubideak aintzat hartu behar dituela, eta euskararen ulermenari balioa eman behar diola, kohesio sozialerako oinarri gisa. Horrela, euskararen garapena eta komunitatearena elkarren eskutik joan behar direla aldarrikatzen da.