
2025/05/02
Markel Olano Arrese (EAJ) eta Josu Aztiria Urtaran (EH Bildu) Udaltopen izango dira. Hain zuzen, bigarren eguneko saio zabaltzen duen Arduradun politikoen ahalduntze linguistikoa hitzaldian parte hartuko dute, eta, besteak beste, politikarien ahalduntze linguistikoa euskararen etorkizun-ikuspegian nola kokatzen den azalduko dute. Xabi Paya aurkezleak gidatuko du saioa, eta, bien arteko elkarrizketa bideratzea izango du xede.
Egun, biak ala biak legebiltzarkideak dira, eta euskararen ardurak dituzte beren alderdian. Bien arteko elkarrizketa interesgarria entzuteko aukera izango da, beraz, Xabi Paya aurkezleak gidatuta.
Saioa Jon Sarasua Maritxalarri bideoz grabatutako elkarrizketa batekin osatuko da. Sarasua Euskaltzaindiak gidatu duen Euskararen Gogoetaguneko koordinatzailea da.
Izen-ematea, maiatzaren 12ra arte
Gogoratu, bestalde, izena emateko epea zabalik dagoela maiatzaren 12ra arte. Matrikulak webguneko Izen ematea atalean egin behar dira. Eta hauxe da aurtengorako prestatu dugun egitaraua.